Buruntzaldea IKTko igerilariek ez dute atsedenik hartu oraindik, gaztetxoak Euskal Herriko infantil eta alebin txapelketan lehiatu dira. Markak ontzeaz gain, dominak eta Espainiako txapelketarako gutxieneko bat ere eskuratu dituzte igerilariek.
Eneko Elizasuk 800 m. librean Euskal Herriko txapela eskuratu du bere marka onduz. 1.500 m. proban, berriz, bigarren izan da.
Zilar horrez gainera, 1.500 m. proban bi urre lortu ditu taldeak. Nora Imazek eta Nerea Santosek euren adineko lehen postuan amaitu dute. Imazek, gainera, 800 m. probako brontzezko domina eskuratu du.
Aintzane Sarobek bi zilarrezko domina eraman ditu etxera 100 m. libre eta 100 m. bizkar probetan. Azken saio honetan Espainiako txapelketarako gutxienekoa ere lortu du Buruntzaldea IKTko gazteak.
Madrilgo Opena
Bestalde, Martin ahizpek Madrilgo Openean parte hartu dute Gipuzkoako Selekzioarekin. Hainbat finaletan izan dira lehian eta Leire Martinek brontzezko domina eskuratu du 400 m. estiloak proban.
Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dute.