Udalak aurtengo sanpedroen oso balorazio positiboa egin du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 5a, 10:30
Helduen txupinazoak eman zien hasiera sanpedroei.

San Pedro jai "arrakastatsuengatik" pozik agertu da udala. Ekintza jendetsuak eta kaleko giro bikaina nabarmendu ditu bere balorazioan

Kalean bizi izan den giro bikaina nabarmendu du udalak eta jarduera guztiak normaltasunez burutu ahal izan direla azpimarratu du, Todo encaja emanaldia izan ezik. Aktoreetako baten lesioa dela eta, ezin izan du ikuskizuna eskaini, eta horren ordez, Circ About It zirku-antzerkiko taldea aritu da. Horrez gain, kontzertuetan bildu den jendetza eta gaupasa egunaren arrakasta aipatu dute.

Txirigotek, bertso jaiak, Zaragozana pirotekniaren su artifizialek eta zezensuzkoek ere herritarren oniritzia izan dutela aditzera eman du.

Bestalde, udalak eskerrak eman dizkie udaleko langile guztiei, "festa hauek normaltasunez joan daitezen egiten duten ahaleginagatik". Era berean, herriko guztiei ere eskerrak eman nahi dizkie, euren lanari esker "programa bizia eta parte hartzailea egiten laguntzeagatik".