Azken dantza hau

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 1a, 03:00

Gaur gauen busti da azkenekoz Okendo plaza parranda doinuez. Bihar gauean, Isla plazan, DJ Nemux izango den arren, askoz giro lasaiagoa izango da. 

Euriari aurre eginez, Optika taldeak ireki du gaua Sorgin Jaiek antolatutako kontzertu sortan. Laukote zarauztarrak doinu gogorrekin kolpatu ditu Okendo plazako izkinak. Ondoren, Liherrek hartu du Optikaren lekua. Donostiarren indarrak hurbildu direnen barrenak mugituarazi ditu. Tenpluak erretzeaz gain, plazak ere erretzen dituztela argi utziz. 

Sorgin Jaiek eskainitakoaz gain, Jaizkibel plazan DJ Nemux izan da 70., 80. eta 90. hamarkadetako musikaz hurbildu direnei erritmo dantzagarriak jarriz. 

Gainera, atzo gauean bezalaxe, gaur ere zezensuzkoa ibili da Kale Nagusian gora eta behera.

Erlazionatuak

Euriak ere ezin izan ditu gelditu

Beñat Lizaso Garcia 2019 uzt 01 Gizartea