Elkarrekin bazkaldu eta jolasteko aukera izan dute 9 eta 12 urte arteko gaztetxoek Atsobakarren. Okendo plazatik irten dira kalejira alaiean eta bazkari goxoa jan dute Atsobakarren. Digestioa egiteko denbora nahikoa itxaron ez badute ere, blai eginda bukatu dute ur jolasekin.