Txispun!!! Haurrek hasi dituzte jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 14:00

San Pedro jaiei hasiera eman diete Aterpea Merkatari eta Ostalari elkarteko haurrek.

Aterpea Merkatari eta Ostalari elkarteko haurrek txupina bota dute. Giro ederra izan da San Pedro jaietako lehen txupinean. Gure Partxintxi sariak ere banatu dira. Blas Delgado eta Nica Alvarez izan dira omenduak

Trikitilari eta txaranga doinuak kaleetan zehar, erraldoiak dantzan, haurrak buruhandien aurretik lasterka... herritarrak udaletxe zaharrerantz doaz. gaur egun handia da.

Udaletxe zaharreko balkoian horia da nagusi. Eguerdiak jotzeko minutu batzuk ez dira falta.  Aterpea Merkatari eta Ostalari elkarteko haurrek hasiera emango diete San Pedro jaiei eta urduritasuna nabari da haien aurpegietan. Udaletxe aurrea jendez lepo dago. Eguerdiak jotzeko minutu batzuk ez dira falta. 

Iritsi da ordua. Jesus Zaballos alkatearekin batera atera eta, nahiz eta mikrofonoak soinu arazoak izan, eskerrak eman eta San Pedro jaiak errespetuz eta berdintasunez igarotzea opa diete herritarrei. Era berean, herria bizirik mantentzeko bertan erosi behar dela gogorarazi dute. "Herrian bizi, herrian erosi". Txupinari su eman eta txispun jaia hasi da. 

Gure Patxintxi sariak

65 urte baino gehiago dituzten herritarrei ere aitortza egin zaie balkoian Ttakun Kultur elkarteak antolatutako Gure Patxintxi sariei esker. Nica Alvarez eta Blas Delgado bikotea izan da aurten herritarren maitasuna jaso dutenak.

Nica Alvarezek hartu du hitza eskerrak emateko. Alvarez Lasarte-Oriako kaleetatik batetik bestera ibili ohi da ilobak zaintzen. Ezagutzen dutenentzat emakume aktiboa eta maitagarria da.

Blas Delgado berriz ezin izan da omenaldi xumean egon. Bere ordez Jose Mari Mellado Semblante Andaluz elkarteko lehendakariak hartu du saria. Delgado Semblante Andaluz elkarteko eta abesbatzako kide da.

Honez gain, uretako festa izan da goizean. Buruhandiak eta txarangak erdiguneko kaleak alaitzera atera dira. Bidai agentzia berezi bateko kideen bisita jaso du herriak.

Orain, haur eta gazteek makarroi janaz gozatuko dute eta Sorgin Jaiak gunean bazkari girotua izango da.

Haurren txupineko eta Gure Patxintxi sarietako irudiak ikusgai San Pedro jaietako atalean.

Erlazionatuak

Hasi dira San Pedro jaiak

BeƱat Lizaso Garcia 2019 eka 28 Kultura

Haurren txupina (1. zatia)

Nerea Eizagirre 2019 eka 28 Gizartea