Benedictok, urrezko domina

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 11:24
Benedicto eskuratutako dominarekin. Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusio taldeko Diana Benedictok atletismoko Gaztetxoen Espainiako txapelketan lehiatu eta urrezko domina eskuratu zuen 

400 m. lasterketan lehiatu zen Benedicto. Iñigo Benedicto, bere gidarekin batera egin zuen lasterka eta 5 segundotan ondu zuen bere marka. Azken metroetan aurkariak aurretu eta lehen postua eskuratu zuten.