2019/07/19 19:00etan

Antzerkia

Kale gorrian antzerkia

Kale gorrian antzerkia
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Barsanti konpainiak Kale Gorrian antzerkia eskainiko du. Kale Antzerkia bultzatuz ekimeneko jarduera da.

Kale-antzerkiko ikuskizuna da Kale Gorrian. Edadeko bikote bat etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da.

Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da?