2019/07/04 19:30ean

Dantza

Meeting point dantza ikuskizuna

Meeting point dantza ikuskizuna
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Ertza dantza taldeak Meeting point dantza ikuskizuna eskainiko du.

Herrialde berdinean, elkarren artean urrun dauden bi hirietan bizi dira bi gazte. 8.000 kilometroko putzua gurutzatu eta urte batzuk pasa ostean, planetaren beste puntan topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkituko dituzte. Gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideek besteenekin nola gurutzatzen diren eta horrek gugan nola eragiten duen hausnartzen du lanak. Dantzarekiko pasioak agintzen duen leku berri batean, break dance-a eta hip hop-a nahasten dira eta dantza garaikidetik datorren hirugarren pertsona baten begiradapean zerbait berri bat sortzen dute. Defini ezina den 'dantza' berri bat, baina biak (edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.