Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 27a, 16:11

Astelehena arte, uztailak 1, egin daiteke tramitea.

Lasarte-Oriako zerga bilketa bulegoak gogorarazi du uztailaren 1ean, astelehenean, amaituko dela Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko azken eguna. 

Erreziboak helbideratu gabe diztuztenek banku eta aurrezki kutzetan egin dezakete ordainketa, baita http://www.lasarte-oria.eus web orrian ere (Zure zerbitzura > Tramiteak > Nire ordainketa online atalean)

Helbideratuta dituztenek, berriz, ordaindu beharreko kuota astelehenean bertan kargatuko zaie zergadun bakoitzak zehaztutako kontu korrontean. 

Astelehenetik aurrera ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin exijituko dituzte premiamenduzko prozeduraren bitartez.