2019/07/12 19:00etan

Antzerkia

Etxea kale antzerkia

Etxea kale antzerkia
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Etxea / Casa / Home kale antzerkia eskainiko du Aimar & Cia konpainiak. Kale Antzerkia bultzatuz ekimeneko jarduera da.

Lana etxeari eta nortasun pertsonalari buruzko antzerki eta zirku ikuskizuna da. Ez du testurik eta publiko guztiari zuzendua dago. 

Etxea / Casa / Home ikuskizunaren protagonista pertsonaia bitxia da. Gizaki guztiok behar dugu sentitzeko eta geure egiteko espazio bat: etxea.  Bere kabia eraikitzeko pertsonaia nagusiak dituen mamuei aurre egin beharko die. Ondorioz, hazkuntza pertsonala ere izango du.