2019/07/18 22:15ean

Zinema

Campeones filma

Campeones filma
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Campeones filma ikusi ahalko da, udako zinea atalean. Okendo zinema taldeak antolatuta.

Marco saskibaloiko entrenatzaile profesionala da. Garai zailak bizi ditu. Lanetik botako dute eta adimen urritasuna duten pertsonek osatutako talde bat entrenatzen hasiko da. Filma Aderes Burjassot elkartearen saskibaloi taldean oinarrituta dago.

Javier Fressenen filma hainbat zinema jaialdietan ikusgai izan da, Donostiako Zinemaldian, esate baterako. Hiru Goya sari lortu zituen: pelikula onenaren saria, aktore berri onenaren saria (Jesus Vidal) eta abesti original onenarena (Coque Mallak sortua).  Espainiako Oscar sarietarako hautagaia izan zen.