2019/07/04 22:15ean

Zinema

Ready Player One filma

Ready Player One filma
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Udako zinema atalari hasiera emateko, Ready Player One filma ikusi ahalko da. Okendo zinema taldeak antolatuta.

Steven Spielberg zuzendariaren lana da Ready Player One filma. Ernest Clineren eleberrian dago oinarritua. 2045. urtean girotua dago. Wade Watts da protagonista. Mutil bakartia da eta Oasis izeneko bideo joko moduko bat baliatzen du errealitatetik ihes egiteko. Oasis ez da bideo joko huts bat, dimentsio erraldoia duen utopia birtuala baizik.