Udan ez aspertzeko, Udako tailerrak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 27a, 11:00
Udal ordezkari eta teknikariak aurkezpenean. Arg.: Lasarte-Oriako Udala

Haur eta gaztetxoek uztaileko larunbatean hainbat tailerrez gozatu ahalko dute. Lasarte-Oriako auzoetan egingo dira jarduerak eta aurten berrikuntza bat dago, sukaldaritza tailerra. Maite Iglesias Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azaldu ditu programaren nondik norakoak, Xabier Goitia eta Iker Apaolaza teknikariaren laguntzaz

Ipuin kontalariak, txapa tailerra, eskulanak … larunbata goizetan aspertzeko aukerarik ez dute izango Lasarte-Oriako haur eta gazteek Udako Tailerrei esker. Atsobakar, Sasoeta, Zabaleta edo Zumaburu auzoetan egingo dira saioak larunbatetan eta Oria eta Basaundi bailarako auzoko jaietan ere tailerrak izango dira.

Aurten gainera, tailer berria izango da, sukaldaritza familian. Tailer praktikoa izango da, familietako kideek errezeta errazak egingo dituzte guztien artean. “Rolen banaketa egin eta errezetaren pausoak jarraitu beharko dituzte. Honi esker, haur eta gazteek eguneroko arauak eta erantzukizunak hartzea lantzen da, eta elikadurako ohitura onak sortzen ere laguntzen du”, aipatu zuen Maite Iglesiasek.

Sukaldaritza tailerra  5 eta 12 urte arteko haur eta gazteei zuzendua dago, beti ere, heldu batek lagundua bada. Saioak uztailaren 6an, Golf plazan eta uztailaren 13an, Andatza palzan izango dira, 11:30etik 13:30era.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Inskripzioa Manuel  Lekuona Kultur etxean, 943 376 181 telefonoan edo kultura@lasarte-oria.eus helbidean. Azken eguna uztailaren 4a izango da.

Tailerren egutegia 

Uztailaren 6an

  • 11:30etik 13:30era, sukaldaritza tailerra familian, Golf plaza. Semblante Andaluz elkartearen laguntzarekin
  • 12:00etatik 13:00etara, ipuin kontaria, Jaizkibel plaza. Sasoeta Sasoian elkarteak lagunduta.

Uztailaren 13an

  • 11:30etik 13:30era, sukaldaritza tailerra familian, Andatza plaza. Udaberri elkartearen laguntzarekin
  • 11:30etik 13:00era, txapa tailerra, Zabaletako frontoian. Zabaleta Auzolan elkarteak lagunduta.
  • 12:00etatik 13:00etara, ipuin kontaketa, Golf plaza. Semblante Andaluz elkarteak lagunduta. 

Uztailaren 16an

  • 17:00etatik 19:00etara, aurpegi-margoketako tailerra, Oriako kapera ondoko plaza. 

Uztailaren 20an

  • 11:30etik 13:30era, eskulanak, Isla plaza.
  • 12:00etatik 13:00etara, ipuin kontaketa, Zabaletako frontoian. Zabaleta Auzolan elkarteak lagunduta. 

Uztailaren 27an

  • 12:00etatik 13:00etara, ipuin kontalaria, Isla plaza.

Uztailaren 31n

  • 17:00etatik 19:00etara, aurpegi-margoketako tailerra, Basaundi bailara.