Ikasturteko azken saioa, sanpedroetarako prestatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 25a, 16:27

Xumela koruak ikasturteko azken entsegua egin du, eta prest dira San Pedro egunean herriko kaleak alaitzeko. Afari on batekin eta kantu artean egin diote azken agurra kurtsoari. 

San Pedro eguna alaituko dute Xumelako ahotsek, eguerdian. Baina lehenago ikasturteko azken entsegua egin dute. Intzan afaldu dute 75 lagunek, umore onean ikasturteak utzitakoak gogoratzeko. Kantu dantzajirarako prest daude dagoeneko.