Eskala San Marko kanpaina iritsiko da herrira

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ekainaren 24a

San Marko Mankomunitateak, Ecoembes-ek eta Ecovidrio-k sentsibilizazio kanpaina abiatu dute, behar bezala birziklatzeaz kontzientziatzeko. 

Gipuzkoako beste hainbat herritan egin dute, eta Lasarte-Orian gaur eta bihar egongo dira. Herriko eskailera batzuk errotulatuko dituzte, kartoizko edo paperezko ontziak, latak, brikak eta plastikozko ontziak, eta beirazko botila, poto eta ontziak behar bezala bereiztearen garrantziaz ohartarazteko. Ontzi horiek behar bezala birziklatzearen eta ingurumena zaintzearen aldeko mezuak errotulatuko dituzte. 

Lasarte-Orian Tajamar biribilguneko eskailerak eta San Frantzisko kalekoak margotu dituzte. Horrez gainera, gaur eta bihar, ekainaren 25ean eta 26an, informazioa zabaltzeko postuak jarriko dituzte. 

Ekimen hau beste hainbat herritan ere egin dute: Donostia, Lezo, Astigarraga, Urnieta, Pasaia eta Errenterian.