Igerilari gazteak ederki alebin mailako adin arteko Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 25a, 10:00
Arg.: Buruntzaldea IKT

Zilar bat, bi brontze eta Euskadiko txapelketarako 4 gutxieneko berri eskuratu zituzten Buruntzaldea IKTko igerilari gazteek

Ekainaren 22 eta 23an, Gipuzkoako adin arteko Txapelketan lehiatu dira Buruntzaldea IKTko alebinak, Ordizian. Taldeko hamabi igerilari izan ziren lehian eta 2006 urteko hiru igerilari podiumean izan ziren.

Julen Azpiroek zilara lortu zuen 400 metro lau estiloetan proban, 6:20,19 markarekin. Nerea Irazuk hirugarren amaitu zuen 100 m. bizkar proban, 1:14,99. Jon Pelayok ere brontzea eskuratu zuen 200 m. tximeleta proban,3:27,35 markarekin.

Horretaz gain, igerilarietako batzuk Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berriak lortu zituzten: Garazi Etxeberriak 200 m. bizkar, 200 m. lau estilo eta 200 m. libre probetan, June Lopezek 200 m. libre probakoa eta Nerea Irazuk berriz 800 m. librekoa.

Hirurak, Izaro Audikana eta Nahia Goenagarekin batera, asteburu honetan Tolosan lehiatuko den Euskadiko txapelketan izango dira.

Martin ahizpak

Bestalde, ekainaren 15ean eta 16an Ainhoa Martin igerilaria XL Trofeo Internacional Ciutat de Barcelona txapelketan parte hartu zuen, Euskadiko Selekzioarekin.

Maila handiko txapelketa  zen eta Ainhoa “txukun ibili zen”. 100 m. eta 200 m. bular probetan eta 200 metro lau estiloetan partea hartu zuen lasarteoriatarrak eta azken proba horretan egin zuen posturik onena.

Asteburu honetan, berriz, Leire Martin ahizparekin batera XIV. Circuito Open Comunidad de Madrid sarian lehiatuko da Gipuzkoako selekzioarekin. Udako Espainiako txapelketa prestatzeko baliogarri izango zaie biei.