Erketz, Erketz txiki eta Erketzeko lagunek ikasturteari amaiera eman diote

Beñat Lizaso Garcia 2019ko ekainaren 23a

Sanpedroen aurreko emanaldia eskaini du Erketz EDT dantza taldeak Okendo plazan. Erketz Txiki eta Erketzen Dantza Lagunak ere aritu dira ikus-entzuleen aurrean. Gaur iluntzean ere aterako dira kalera dantzatzera, San Joan Suan

Agurra, Legazpiko ezpata-dantza, aurkez aurkez eta uztai-txiki dantzak plazaratu zituen Erketzek. Dantzari gazteenek, Erketz Txikikoek, hauek: txantxoak, zapatain-dantza, orbaizeta, sardiñerak, axuri beltza, larrain-dantza eta Igitai-dantza. Azkenik, Auritzeko ingurutxoa eta sorgin dantza egin zituzten Erketzen Dantza Lagunek. Erromeria erraldoi batean aritu ziren parte-hartzaile guztiak bukaeran.