Oporrak hartuko ditu tatamiak

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko eka. 23a, 13:13
Haritz Urdangarin judoka, jauzi bat egiten.

Denboraldi bukaerako erakustaldia egin dute LOKE kirol elkarteko judokek, Maialen Chourraut kiroldegian. Urtean zehar landutakoa erakusteaz gain, konpetizioetan lortutako emaitzak errepasatu dituzte, eta sariak banatu. Puzgarriak ere jarri dituzte, gaztetxoenentzat

Merezitako oporrak hartuko ditu tatamiak. Merezitako oporrak hartuko dituzte judokek. 2018-2019 denboraldia itxi dute Maialen Chourraut kiroldegian erakustaldia eskainiz. Harmailetan zeuden guraso eta lagunei erakutsi diete aurten ikasitako guztia. Gorka Aristegi entrenatzaileak sasoiaren errepasoa egin du, eta judokek egindako lan bikaina goraipatu. Nabarmentzekoa izan da Eneko Eizagirre juniorrak kolkoratutako zilarrezko domina, Espainiako txapelketan.

Erakustaldiari ekin aurretik, gaztetxoenentzako puzgarriak jarri dituzte kiroldegian bertan. 10:30ak aldera hasi dira kirolariak beroketa ariketak egiten. Ordubete inguruko emanaldia egin dute. Bukatzeko, puzgarriak berriro. Denboraldi honetako sariak eta dominak ere banatu dituzte, giro ederrean.

Erlazionatuak

LOKE elkarteko judoken erakustaldia

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 eka 23 Kirola