Pentsio duinen aldeko mobilizazioa

Txintxarri Aldizkaria

Pentsio duinen alde mobilizatu dira lasarteoriatarrak
Okendo plazatik hasita manifestazioa egin dute pentsionistek. Gutxieneko 1080 euroko pentsioak izatea eta pentsioak oinarrizko eskubide bezala babestea eskatu dute. Lasarte-Oriako pentsiodunen mugimenduak deituta 200 bat lagun bildu dira mobilizazioan. Herriko kaleak zeharkatu dituzte pentsio duinen aldeko martxan.