Talde gaztea da Trinko, baina lasterketak pilatzen doa pixkanaka. Ekainean urrutira joan dira bi kide, beste horrenbeste probatan parte hartzera. Ekainaren 1ean Andaluziako Mar de Pulpin izan da Haitz Mitxelena, Espainiako Kros Triatloi Txapelketan parte hartzeko. 38. tokian amaitu zuen, 1:25:31 denboran. Esprint modalitatekoa da proba hori; alegia, kilometro bat igeri, hemeretzi bizikletan eta ia sei korrika egin zituen.
Bestetik, joan den asteburuan Imanol Arteagak distantzia erdiko tritloia jokatu du Logroñon. 1,9 kilometro igeri, 89 bizikletan, eta 21 kilometro egin ditu Trinkoko kideak.
4:39:29 denboran osatu du proba Arteagak. 46 postuan amaitu zuen lasterketa. Ebro ibaian jokatu zuten igeriketako zatia. Bizikletako zatia nahiko gogorra eta gorabeheratsua da.