IV. Jose Martija Futbol Txapelketa ospatu da Michelinen

Beñat Lizaso Garcia 2019ko eka. 15a, 20:02
Goizeko lehen partidan Texasek Vasconia izan du aurrez aurre

2008an jaiotako mutilek osatutako hamabi talde izan dira jardunaldiko protagonistak. Lau taldez osatutako 3 multzotan banatuta hasiera eman diote txapelketari goizeko hamarretan. 

Jose Martijak Lasarte-Orian utzitako ondarearen lekuko izan da Michelingo futbol zelaia. Martijak herriko gaztetxoekin urteetan zehar egindako lana gogoratzeko, laugarrenez jolastu da bere omenezko txapelketa. Aurten, gainera, lehen aldiz antolatu du txapelketa Los Chavales de Martija elkarte eratu berriak. Jose Martijak ume zirenean entrenatutako jokalari ohiek sortu dute. 

Goizean zehar taldekako sailkapeneko partiduak jolastu dira. Hamarretan hasita 18 partida jokatu dira Michelingo zelaiean. Arratsaldean, berriz, Champions League eta Europa Leagueko kanporaketak jolastu dira. Champions Leaguerako sailkatuak multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak eta hiru multzoen arteko hirugarren sailkatu diren eta puntu gehien lortu dituzten bi taldeak izan dira. Europa Leaguerako multzo bakoitzeko laugarren sailkatuak eta puntu gutxien lortu dituen hirugarrena. 

Txapeldunen fasea Antiguokok irabazi du Zaragozaren aurka. Donostiarrek bost eta biko emaitza lortu dute. Kontsolazio fasean, berriz, herriko bi taldeek indarrak neurtu dituzte. Ostadar hasi da irabazten baina Texasek berala berdindu du partida. Lehen zatia parekatua izan den arren, Ostadarrek lortu du garaipena: bost eta bat.  

 

Erlazionatuak

IV. Jose Martija Futbol Txapelketa (1. zatia)

Beñat Lizaso Garcia 2019 eka 15 Kirola

IV. Jose Martija Futbol Txapelketa (2. zatia)

Beñat Lizaso Garcia 2019 eka 15 Kirola