Asteburu bete lehiaketa Ostadar Inklusioarentzat

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 10:10
Saskibaloiko taldekideak. Arg.: Ostadar Inklusio taldea

Denboraldia amaitzear dute kirolari urdin-beltzek. Aulki gurpildun saskibaloian, atletismoan eta boccian aritu dira

Kirol txapelketa bat baino gehiago jokatu dituzte Ostadar Inklusioko gazteek asteburu honetan. Eskarmentua pilatzeaz gainera, emaitza onak ere lortu dituzte kirolariek, domina batzuk tarteko. Gasteizen aulki gurpildun saskibaloiko eskolen arteko txapelketa jokatu dute, eta Ostadarreko kirolariak ondo aritu dira. Basaurin, aldiz, atletismoko nazioarteko topaketa batean parte hartu dute Ane Asensio, Diana Benedicto, Iñigo Benedicto (gia) eta Xuban Santin kirolariek. Guztiek beren markak hobetu dituzte; Asensiok eta Diana Benedictok 100 eta 200 metrotan parte hartu dute; Santinek, berriz, 100 metrotan.

Azkenik, Valladoliden Españako boccia txapelketa jokatu dute, eta Iker Iglesias BC5 kategoriako txapelduna izan da, Xabi Sagarna entrenatzailearekin batera.