Euskal Herriko mendiak, lasterketaz lasterketaz igotzen

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 09:50
Ritxar Marcos Intxisu trail proban. Arg.: Lasarte-Oria Trail

Oiartzun, Lakuntza eta Eskoriatzako mendi lasterketetan parte hartu dute Lasarte-Oriako mendi korrikalariek

Mendian zein kalean, lasterketa dabiltza Lasarte-Oriako korrikalariak. Oiartzun, Lakuntza, Eskoriatza eta Donostian aritu ziren herritarrak aurreko asteburuan.

Mendiko lasterketetan, Oiartzungo Intxisu trail proban izan zen talde ugariena: Lasarte-Oria Trail taldeko Ritxar Marcos, Juanlu de la Mata eta Claudia Alejandra Zarate; Hernaniko Axeriak taldeko Beñat eta Iurgi Los Arcos anaiak; eta Egoitz Salsamendi. Guztien artean Beñat Los Arcos izan zen lehena helmugara iristen (1:26:43).

Lakuntzako mendi lasterketako bi probatan ere herritarrak izan ziren. Jon Huicik 26 kilometroko proba egin zuen, 2:39:37 denborarekin; Jon Presak, berriz, 12,5 kilometrokoa egin zuen, (1:09:14). Bestalde, Iñaki Letamendik Eskoriatzako Txikirri Txikirri mendi martxa egin zuen.

Errepideko lasterketak ere izan dira asteburuan: Korre Music Night gaueko proba. Gorka Gil izan da herritar azkarrena, 35:03 denborarekin.