Lau t'erdikoan ezin aurrera egin

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 10:05

Lasarte-Oriak ez du ordezkaririk Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketako finalerdietan, Jon Pello Artetxek Intxurre taldeko Altunaren aurka 11-22 galdu ostean

Hasieran partida orekatua zirudien arren, markagailuan 6 eta 7koa zegoenean Altunak jokoaren kontrola hartu, eta tantoak ongi bukatzen jakin zuen. Nahiz eta saiatu, Artetxek ezin izan zuen arerioa geldiarazi, eta tartea handitzen joan zen.