'Leku guztietan kultura', herriko txoko guztiak dinamizatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 09:14
Jesus Zaballos jarduneko alkatea, Aterpeako ordezkariekin.

Aterpeak kontzertuak eta emanaldiak antolatu ditu ekainaren 20an eta 21ean, herriko plazak girotzeko

Aterpea merkatarien eta ostalarien elkarteak Leku guztietan kultura ekimena aurkeztu du, udalaren laguntzarekin. Herriko plaza eta kale guztiak dinamizatu nahi dituzte, kontzertuak erdigunetik kanpo antolatuta. Modu horretan, ekainaren 20an Goikalen Sin Fronteras taldeak joko du. Bigarren emanaldia biharamunean izango da: Eriz Magoaren ikuskizuna, Okendo plazan.

Bi emanaldiak 19:00etan hasiko dira, eta ordubete iraungo dute. Ekainean sanpedroen aurretik kaleak girotzea dute helburu. Beste bigarren aldi bat izango du kanpainak, uztailean bertan.

Lasarte-Oriako Udalak babestu du ekimena, herriguneaz aparte, periferiako auzoak eta kaleak ere biziberritzeko helburuarekin.