EH Zuzenean festibalerako sarrerak zozketatuko ditugu

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 11a, 16:57

Ekainaren 28tik 30era bitartean Irisarrin egingo duten Euskal Herria Zuzenean festibalerako bono bat zozkatuko dugu irakurleon artean. Parte hartzeko lotura honetan sartu. EHZ Festibalaren nortasuna, bere programazio musikal alternatibo eta aberatsa da.

 Ez dira gutxi EHZtik igarotako taldeak, gerora mundu mailan ezagun egin direnak.  Rap, rock, elektro, metal, reggae… Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen du festibalak.

https://www.ehz.eus/eu/