Irudimena margotzen

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko eka. 8a, 11:59
Brancussi akademiako irakasleek erakusketa antolatu dute.

Brancussi akademiako ikasle gazteek euren margolanak eraman dituzte Antonio Mercero gunera, eta erakusketa antolatu. Astebetez egongo da irekita

Ikasturtean zehar orduak eta orduak sartu dituzte Brancussi akademiako ikasle gazteek. Jose Manuel Monge irakaslearen laguntzarekin, hainbat margolan ondu dituzte. Bukatu eta gero, urtero bezala, erakusketa antolatu dute Antonio Mercero gunean. Atzo arratsaldean inauguratu zuten. Astebetez egongo da irekita. Maite Iglesias eta Agustin Valdivia zinegotziak ere animatu ziren artisten koadroak ikustera.