2019/06/23 21:30etik aurrera

Jaia

San Joan Sua

San Joan Sua
Andatza plaza, Lasarte-Oria

Udako solstizioa ospatzeko San Joan sua egingo da.

21:30ean, udal korporazioa eta Erketz EDTko dantzariak kalejiran aterako dira, Udaletxe zaharra.

Andatza plazara iristean, agurra, San Joan zortzikoa eta beste doinu batzuk dantzatuko dituzte,  Zero-Sette akordeoi orkestrako eta Alboka abesbatzako kideak lagun dituztela.

22:00etan, sua piztuko da.