Bide berri bat hasiko dute batxilergoko ikasleek

Adrian Garcia 2019ko eka. 7a, 10:23

Selektibitatearen aurretik, ikasturte amaierako festa egin dute Oriarteko bigarren mailako ikasleek

Oriarteko ikastetxeko batxilergoko bigarren mailako ikasleek aro berri bat hasiko dute. Asko selektibitate proba egiten ari dira egunotan. Ikasturte bukaerako festa egin zuten aurreko ostiralean, eta diplomak banatu zituzten. Irakasle batzuentzako oparitxo batzuk ere izan zituzten. Batxilergoa atzean utzi eta unibertsitaterako bidean, emozio asko jasango dituzte gaztetxoek. Horiei buruz hitz egin zien Donna Apellaniz adituak. "Ezjakintasunaren aurrean beldurra pizten da. Borrokatu egin behar dute, baina lasaitasunarekin; gero bizitza dator".