Maialen Chourraut, finaletik at Europako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 7a, 09:56

Maialen Chourrautek Pauen (Frantzia) jokatutako Europako txapelketan hamabigarren postua lortu finalerdian, eta ezin izan zuen finala lehiatu

Azken hilabeteetako emaitzak ikusita, lasarteoriatarrak domina lortzeko itxaropena zuen. Sailkapen saioari begira, ametsa egia bihurtuko zela zirudien. Bigarren denbora onena egin eta finalerdirako txartela lortu zuen; alabaina, finalerdian bi akats larri egin zituen ateetatik ateratzerakoan, eta finaletik at geratu zen. Halere, baikor agertu da esperientziarekin, bere helburua La Seu d'Urgellen (Lleida) irailean lehiatuko duten Munduko txapelketa baita.