Fuenlabrada Bigarren Mailan izango da hurrengo denboraldian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 7a, 10:05

Ander Bardaji herritarrak beste igoera historiko bat pilatu du bere palmaresean

Fuenlabradak Bigarren Mailako igoerako finalerdietan, Recreativori gailendu ostean, lortu zuen balentria. Fernando Torres estadioan 3-0 irabazita ekainaren 2an, errenta mantentzeko asmoz jokatu zuen Fuenlabradak Colombino estadioan. Banako berdinketa lortu eta Madrilgo taldea 2019-2020 denboraldian lehengoz izango da Bigarren Mailan.

Ez dira emozioak amaitu ordea. Hurrengo astean, Bigarren B mailako txapela izango du jokoan Fuenlabradak; Racing Santander izango du arerio.