Patxintxi saria, hautagai bila

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 7a, 10:30

Badatoz 2019ko San Pedro Jaiak, eta Ttakun Kultur Elkarteak 65 urtez gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omendu nahi ditu

Horretarako, Patxintxi sariak banatuko ditu beste behin. Sari berezi horretarako hautagaiak proposatu nahi dutenek hilaren 14ra arte dute aukera. Horretarako, aisia@ttakun.eus helbidera idatzi, Ttakunen bulegora ekarri, edo formularioa bete behar dute.