Gazteen autogestioa lehenetsiko du laguntzak, Jesus Zaballos jarduneko alkateak eta Txus Alonso Gazteria zinegotziak azaldu dutenez. 3.500 euroko diru poltsa jarriko du udalak, aurkezten diren proiektuen artean banatzeko. Laster argitaratuko dira oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira: Lasarte-Orian erroldatuta egotea beharrezkoa da, eta ekintza herrian bertan egin behar da. 16-33 urte bitarteko adina izan behar dute eskatzaileek. Adin txikikoen izenean tutoreek aurkeztu beharko dute. Onartutako proiektuen artean 1.050 euro banatuko dituzte, eta gainerakoa puntuazio baten bidez.