Plastikoaren aroan bizi gara. Materiala xaflakorra da eta pisu arinekoa, gainera, kostu baxua du. Abantailak jakinak izan dira teknologiaren iraultzan. Arazoa non dago? Arduragabeko erabileran. Elikadurari dagokionez, gehiegi erabiltzen da: erosteko poltsak, produktuen bilgarriak eta etiketak, ur-botilak, tapoiak, lastotxoak, film plastikoa… adibide gutxi batzuk dira.
Minuturo itsasoan zabor kamioi bat husten da munduan (kopuru handia, plastikoa da). Suntsiezina izateko sortuta izan arren, polimeroak mikroplastikoetan zatikatzen dira eta bazka-sarera igarotzen dira. Plisti-plasta plastikoen artean, arrainak dira kaltedunak, arnasterakoan eta elikatzerakoan zuzenean metatzen dituztelako. Eta bueltan, guk gure hondarrak jaten ditugu. Baina hartzen duguneko gehiena, airetik gure platerara doa zuzenean: 100 partikula plater bakoitzeko eta 18 partikula ur litro bakoitzeko. Europako txorrotako uraren %70 kutsatuta dago, baina hura saihesteko botilaratuta erostea ironikoa litzateke. Erabilera bakarreko botilak, 500 urte behar dituzte deskonposatzeko; tapoiak betirako diren bitartean.
Baina kontsumitzaileok, zerk esana dugu: plastikoetan bilduta dauden elikagaiak ez erosiz eta plastikozko-poltsak ez erabiliz (120 unitate darabilgu urtero). Eman zaplastekoa plastikoari! Eraman potoak edo oihalezko poltsak pisura erosteko eta zabaldu argazkia. Ea efektu kutsakorra —baikorra— lortzen dugun. #zaplastekoaplastikoari.