Getxoko Torneoan lan ederra egin zuten. Infantil B mailako taldeak bigarren postua eskuratu zuen, eta bakarka, Alexia Barquin podiumetik oso gertu geratu zen, laugarren. Euskadiko Eskolarteko txapelketa ere jokatu zuten ekainaren 1ean. Eneritz Diaz de Gereñu alebina eta Barquin bera lehiatu ziren horretan. Lehen aldiz parte hartu zuten maila horretan, eta lehen hamarren artean amaitu zuten txapelketa.