Gazteak ere, Zegaman ate joka

Adrian Garcia 2019ko ekainaren 4a

Zegaman izan ziren Xanti Trantxez gainera beste hainbat ordezkari ere. Junior lasterketan parte hartu zuten Jon Ollokiegik eta Pablo Hernandezek. 10 kilometroko lasterketa 1:00:40 denboran egin zuen Hernandezek; 1:02:52 denbora behar izan zuen Ollokiegik. 53. eta 59. postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.