Entrenamenduak datorren astean, taldeak osatzeko

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko mai. 31a, 11:12

Ostadar SKTren futbol saila 2019-2020 denboraldia prestatzen hasi da. Entrenamendu saio ugari antolatu ditu datorren asterako, alebinetatik hasi eta kadeteetaraino. Michelingo futbol zelaian egingo dituzte lan saioak

Harrobiko taldeak datorren denboraldirako prestatzen hasi dira. Entrenamendu saioak antolatu dituzte futbol sailaren koordinatzaileek datorren asterako. Alebinak, infantilak eta kadeteak deitu dituzte. Jokalariek kirol arropa eraman beharko dute Michelingo kirol gunera.

Alebinek astelehenean eta asteazkenean entrenatuko dute, 18:30etik 19:30era. Infantilek ere bai, baina beranduxeago: 19:30etik 20:30era. Astearte, ostegun eta ostiralean kadete kategoriako gazteek egingo dituzte lan saioak, 18:30etik 19:30era. Azkenik, infantil nesken taldeak ostiralean entrenatuko du, 18:30etik 19:30era. Ordutegiak Ostadar SKTren web orrialdean kontsulta daitezke.