Euskal Kopako finala, denboraldia borobiltzeko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 31a, 10:45
Arg.: Real Sociedad.

Realak Alaves garaitu zuen  (1-0) asteartean jokatutako Euskal Kopako finalerdian, eta finala Athleticen aurka jokatuko du abuztuan. 

Bi taldeak txapelketako bederatzi finaletan egon dira, baina Realak behin bakarrik jaso du Euskal Kopa, 2012an.

Talde txuri-urdinak bi baja garrantzitsuri aurre egin behar izan zizkion; Mariasun Quiñones atezaina eta Nahikari Garcia aurrelaria. Biak Espainiako selekzioarekin daude lanean Frantzian ekainean hasiko den Mundiala prestatzen.

Alaves indartsu atera zen Mojategiko zelaiara, eta Realak atea defendatu behar izan zuen. Halere, partidak aurrera egin ahala Realak baloiaren jabetza eskuratu zuen. Partida amaitzear zegoela, Leire Bañosek sartu zuen garaipeneko gola. Iraia Iparragirre herritarrak partida osoa jokatu zuen.