Azken irteera, hilaren 15ean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 31a, 11:45
Arg.: Ostadar Ipar martxa.

Ostadar Ipar Martxa taldeak denboraldia bukatzeko Lasarte-Oriako mugak egin behar zituen asteburuan. Lokatza tarteko, ordea, Usurbilgo txokoaldeko buelta osatu zuten bazkaria egin aurretik

Bertan behera utzitako ibilbidea ekainaren 15ean egingo dute; lau bat orduko saioa da. Uda ondoren, iraileko azken larunbatean ekingo diote denboraldiari egun osoko irteera batekin.