Artetxe, Gipuzkoako lau t'erdiko final zortzirenetan

Artetxe jokoan.

Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketa azken fasean sartu da. Jon Pello Artetxe herritarrak final hamaseirenak gainditu zituen

Artetxek EPLEko Aranburu 22-8 garaitu zuen Michelingo pilotalekuan jokatutako final hamaseirenean. Intzako pilotariak aurre hartu zuen 10-0, eta errenta ongi mantentzen jakin zuen. Aste honetan, Zumaiako Iriondoren aurka jokatuko du partida.