Lasarte-Oriatik autobusa Biarritzeko giza katera

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 31a, 11:30

Ekainaren 8an Biarritzen egingo den giza katera joateko autobusa antolatuko du Lasarte-Oriako Sarek

Tiketak Artizar eta Ilargi tabernetan daude eskuragarri.

Autobusa 14:45ean irtengo da Lasarte-Oriako Tajamar biribilgunetik; giza katea 16:00etan hasiko da.

Ekimena Bakea Euskal Herrian-Orain presoak prozesuaren barruan burutuko dute.

Giza kateak Presoak orain! aldarrikatuko du.

Sarek Estatuko goreneko agintariei dei egiten die konponbide orokor eta erabatekoaren alde pausoak ematera. Horretarako, salbuespenezko neurriak kentzea eskatzen dute: DPS estatutua kentzea, presoen hurbilketa, baldintzapeko askatasunak onartzea, larri gaixo dauden presoak askatzea, kondenen kommutazioa...