Alkate izateko hainbat hautagairekin egin du topo TXINTXARRIk gaur goizean. Jesus Zaballosek (PSE-EE), Jon Martinek (EH Bildu) eta Jon Antxordokik (EAJ) Sasoetako ikastetxean eman dute bozka.
Hauteskunde eguneko irudi bitxienetako bat Manuel Lekuona kultur etxean gertatu da: Mari Carmen Sanchezek 87 urte ditu, eta familiarekin joan da botoa ematera.