Insausti-Patricio izango da finala

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko mai. 26a, 13:45
Patricioko jokalari Gorka Marcos, gola sartu nahian.

Insausti Taberna eta Patricio Cocktail Bar taldeek jokatuko dute herriko areto futbol txapelketako final handia, gaur zortzi, Maialen Chourraut kiroldegian. Asador Irigoien eta Bar Buenetxea garaituta poltsikoratu dituzte txartelak, hurrenez hurren. Kontsolazioko partidan, berriz, Trumoi Taberna eta Viña del Mar ariko dira

Merezimendu osoz iritsi dira herriko areto futbol txapelketako finalera Insausti Taberna eta Patricio Cocktail Bar. Datorren asteko larunbatean neurtuko dituzte indarrak, Maialen Chourraut kiroldegian, 17:30ean. Pasa den urtean txapeldunorde geratu zen Yon Pavon herritarrak zuzentzen duen komertzioaren taldea, Bar Buenetxearen aurka galduta. Arantzatxoa atera du aurten, egungo txapelduna kaleratuta. Geltoki kalean dagoen taberna mitikoak, berriz, Asador Irigoien garaitu du.

Insaustik jokatu du aurrena. Joaneko neurketan 3-2 irabazi zuen, komeria asko pasata. Eta itzuleko norgehiagokan berdina pasa zaio. 0-1 hasi da galtzen, baina berehala sartu du berdinketaren gola Andoni Altolagirrek. Bigarren zatian beste gol bat sartu du. Hirugarrena, Javi Solchagak. Patriciok iazko txapelduna garaitu du, 4-3. Lehenengo zati bikaina jokatuta, 2-0 aurreratu dira, Kevin Tiati eta Gorka Marcosen golei esker. Bigarren zatian areagotu egin dute abantaila Unai Arrutik eta Mikel Gonzalezek. Dena erabakita zegoela zirudienean, ordea, atezain jokalaria ateratzea erabaki du Buenetxeak, eta abagune ugari izan ditu partida berdindu eta iraultzeko. Ez da aski izan.

Final handiaren aurretik jokatuko dute kontsolazio faseko azkeneko partida Trumoi Tabernak eta Viña del Marrek. Arratsaldeko lauetan hasiko dira, kiroldegian.

Erlazionatuak