2019/06/02 19:30ean

Musika

Aquam lauda kontzertua

Aquam lauda kontzertua
Ama Brigitarren komentuan, Lasarte-Oria

Aquam Lauda abesbatzak kontzertua eskainiko du.

2014an sortu zen koru hau, emakume abesbatzentzat sortutako musika
zabaltzeko asmoarekin. Koruak programa eklektikoekin lan egiten du, eta bere
asmo nagusia entzuleengana iristea eta bere abeslarien ahotsekin zirrarak
berpiztea da.

2014.urtean Irungo Pentekostes elizan egindako aurkezpenetik, Torredelmar
(Málaga, Iruña, Jaca Castro Urdiales, Lasarte-Oria, Laredo, Gijón, Zumaia,
Hondarribia eta Burgos (“in memoriam” Alejandro Yagüe) bezalako hirietan
eskeini ditu kontzertuak.

2018an, Avileseko XLI. Erlijio Musika Astean parte hartu zuen koruak, bai eta
Villabonako III. Musika Koraleko Zikloan ere. Ekainean Beasaingo Igartza
Jauregian kontzertu bat eskaini zuten eta azaroan, Irunen, “Bidasoako XII.
Abesbatza Jaialdia”n.