Udal Musika Eskolako aurrematrikula egiteko epea irekiko da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 10:35

Musika, harmonia edo musika tresnaren bat ikasi nahi duten herritarrek Udal Musika Eskolan izena emateko aukera dute astelehenetik aurrera

Akordeoia, biolina, zeharkako flauta, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, trikitixa eta panderoa, tronpeta edo txistuaz gain, aurten tresna berria ere aukeratu ahalko dute herritarrek: perkusioa.

Aurrematrikula garaia ekainaren 7ra arte luzatuko da Manuel Lekuona kultur etxean, 9:00etatik 14:00etara. Eskaintzen eta hobarien informazioa ere bertan izango da eskuragarri. 

Plaza eskaera egitea ezinbestekoa da, eta hori egiterakoan, kuotaren %10 ordaindu behar da. Uztailaren 8tik 19ra baieztatu beharko da izena ematea. Matrikula egiten ez dutenek, ez dute ordaindutako dirua berreskuratuko.