Enpresa txikiak sortzeko laguntzak aurkeztu ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 10:20

Lasarte-Oriako Udalak merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloan enpresa txikiak sortzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Helburua hirugarren sektorea indartzea da

Laguntzak 2018ko azarotik gaur egunera arte Lasarte-Orian hirugarren sektoreko enpresa berri bat sortu duen pertsona fisiko nahiz juridikoek eskatu ahalko dituzte. Deialdia urriaren 31 arte dago irekia.

Oro har, gastuen %40 finantzatuko da, 1.500 euro gehienez. Laguntzen oinarriak eta xehetasunak udaleko webgunean, 943 376 179 telefono zenbakian edo d.avila@lasarte-oria.eus helbidean eskuratu daitezke.