Emaitza txukunak Leitzako eta Ereñotzuko mendi lasterketetan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 09:30
Xanti Trantxe eta Javi Olazagoitia lasterketa aurretik. Arg.: Lasarte-Oria Trail

Lasarte-Oria traileko Xanti Trantxe eta Javi Olazagoitiak bederatzi ordutan osatu zuten EH Mendi Erronka

Bi mendi lasterketa ezagunetan parte hartu zuten herriko korrikalariek asteburuan. Leitzan hasi eta amaitu artean Aralar mendikatean barrena jokatutako VII Euskal Herria Mendi Erronka osatu zuten Xanti Trantxek eta Javi Olazagoitiak. Ultra trailak 67 kilometroko ibilbidea eta 3.700 metroko desnibel positiboa du, Artitz-Betelu, Larrun eta Lekunberritik pasatuta. Bederatzi ordu pasatxotan egin zuten: 9h11' eta 9h22', hurrenez hurren.

Egun berean egindako Ereñotzuko mendi lasterketan lau lasarteoriatarrek parte hartu zuten. Horietan helmuga zeharkatzen lehena Marc Bages izan zen, 24. heldu baitzen 01:20:47-ko denbora eginda. Ia ordu erdi geroago heldu zen Granado, 01:46:46, 119. bukatuta. Antonio Ferrerak eta David Alonsok batera amaitu zuten proba, 2:12:43 behar izan zuten horretarako.