Carbayeda beste behin garaile

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 09:45
Arg.: Eugenio Pozo

Buruntzazpiko Beñat Carbayeda eta Haimar Etxeberria txirrindulariek Miguel Ramirez memorialean parte hartu dute Euskadiko kadete taldearekin

Bi probetan nagusitu dira: 6 kilometroko erlojupekoan Carbayeda, 50 kilometroko lasterketan, berriz, Etxeberria; jarraian iritsi zen Carbayeda eta sari orokorra eskuratu zuen. Taldeka ere igo ziren podiumera, Euskadiko selekzioa gailendu baitzitzaien Andaluzia, Katalunia eta frantsesei.