Errekorrak eta dominak, Gijonen

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 09:15
Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko Leire eta Ainhoa Martin, Nora Imaz, Nerea Santos eta Aintzane Sarobe Gijongo txapelketan lehiatu dira asteburuan Gipuzkoako selekzioarekin

Ainhoa Martin izan zen herrialdeko taldetik podiumera igo den bakarra, 100 eta 200 metro bular probetan zilarra eta brontzea lortuta, hurrenez hurren. Halaber, Martin ahizpek taldeko hainbat errekor berri ezarri dituzte.