'Grietas' dokumentala, Leonen saritua

Txintxarri Aldizkaria 2019ko maiatzaren 23a

Arg.: K. Intxausti

Xuban Intxausti herritarrak zuzendutako Grietas dokumentalak Leongo Erresuma telebista eta zinema jaialdiko Zentzua duten istorioak saria lortu du

Amnesty Internacional erakunderako egindako lanak Estatu Espainiarrean dauden giza eskubideen urraketak salatzen ditu. Intxaustik maiatzaren 18an jaso zuen saria.